Jarduera

Leioa Itsasadarretik bueltatu da!

encabezado1

Leioa Itsasadarretik bueltatu da!

Herriko Jaian familian egun bikaina pasatzera gonbidatzen zaituztegu azaroaren 25ean Aldapa anfiteatroan!

Itsasadarraren sekretuak eta bertan bizi diren espezieak ezagutzeko egindako irteeren arrakastaren ondoren, “Leioa Itsasadarretik” bueltatzen da inoiz baino gogo gehiagorekin.

Aurtengo ekitaldia, izugarri dibertigarria den Jai Herrikoian datza, hurrengo azaroaren 25ean Aldapa anfiteatroan. Goizeko 11:00 tik eguerdiko 15:00-retara arte izango da. Bertan, gurasoek eta umeek goiza ikaragarria eukitzeko aukera eskaintzen dizuegu, non “food trucks” aurkituko dituzuen euskal herriko gastronomiari aurreratzeko eta dastatzeko, baita musika, puzgarriak eta aktibitate pilo bat bikain pasatzeko ere.

Gainera, jaian zehar “Leioa Itsasadarraren ekimen” nabarmenari buruzko informazio jasoko ahal izango duzue; itsasadarratik nabigatzea.

“Bilboat” izeneko ontzian egiten den irteera da, non, bista ederrak ikusiz aparte, Javier Frankok, doktorea biologian eta aditua AZTI-zen (itsasalde ikertzeko unitatea), hitz egingo gaituen itsasadarraren bioaniztasun eta pairatu eta izan dituen berreskuratze prozesuei buruz.

Nabigatzeko eguna, abenduaren 16an, goizeko 11:00etan izango da, Bilboat-en ontziratuta eta prest gure itsasadarra zeharkatzeko.

Aurreko irteeratan jende asko apuntatu zenez, eta plazak mugatuak direnez, oraindik, aurreko listetatan apuntatutako jendeari deitzen jarraituko dugu, ordenez eta edukiera bete arte.

Iniziatiba eta horren inguru egiten diren ekitaldiak hurbilagotik ezagutzeko, webgunea www.leioaitsasadarretik.info. eta ekimenaren sare sozialak Facebook, Instagram eta Twitter bisitatzera gonbidatzen zaituztegu.

Anima zaitez eta zatoz goiz bikaina familiarekin pasatzera!