Arrantza topaketa

Heriotzarik gabeko arrantza jardunaldia Leioako itsasadarrean “Jóvenes Castores” elkartearekin.

Datorren igandean, urriak 23, Leioako itsasadarrera hurbiltzeko gonbita luzatu nahi dizuegu. Horretarako, heriotzarik gabeko arrantza jardunaldia antolatu dugu “Jóvenes Castores” elkarte leioaztarrarekin batera.

Itsasadarraz gozatzeko aukera ona izango da, arrantzaren xehetasun guztiak ezagutzen lagunduko diguten begiraleekin. 10:00etatik aurrera, itsasadar leioaztarraren erriberan aurkitu ahal izango gaituzu.

Hori guztia Nerbioiko itsasadarra Leioatik pasatzen den inguruan bertan egingo da. Etorri eta gozatu igandeaz, konpainia ezin hobean eta modu naturalean.

Castores de Leioa arrantza eskola-sozietatearen helburua da arrantza sustatzea aisialdiko jarduera gisa. Kirol arrantza irakasten dute batez ere, baina horretaz gain, arrantza eta muntai artifizialetarako ikastaroak antolatzen dituzte, baita inguru naturalak zaindu eta kontserbatzeko irteerak ere, batez ere, Leioan.

Facebook
Twitter