Leioa Itsasadarretik antolatutako txangoarako edukiera agortu da!

Ekimenak izan duen harrera positiboa ikusita, Leioa Itsasadarretik gure itsasadarra zeharkatzeko “Bilboat” -en ontziratutako txangoaren edukiera bete egin da azken deialdi honekin urteari agur esateko.

Pasa den abenduaren 30ean Aldapa anfiteatroan antolatutako jai herrikoiaren arrakasta dela eta, Leioako auzokideek txangoez gozatzeko aukera desberdinak izan dituzte urtearen zehar, non Javier Franco biologoarekin batera, itsasadarra eta izan dituen berreskuratze prozesuak ezagutzeko aukera izan ditugun. Azken irteera honetarako, besteetan bezala, hurrenez-hurren eta aforoa bete arte kontaktatzen joan dira Leioa Itsasadarretik-oak.

Hurrengo egunetan Leioa Itsasadarretik apuntatutako pertsona guztiekin kontaktuan jarriko da etorrera konfirmatzeko, eta laster data berri baten berri emango zaie guztiei.

Azaldutakoek guztiei gogoarazten dizuegu ontziratzea Getxoko Kirol Portuko pantalanan izango dela, hurrengo abenduaren 16an goizeko 11:00tan. Ibilbidea bertan hasi eta Bilboko Udaletxeraino helduko da, berriro buelta hemateko eta jatorrizko lekura bueltatzeko. Bi ordu gutxi gora behera iraunduko du. Hogei minutu hasi baino lehen eta NAN jasota etortzeko gomendatzen dizuegu,

Badakizue informazio gehiago daukazuela webgunean, baita sare sozialetan  Facebook, Instagram eta Twitter. Ez izan zalantzarik edozer galdetzeko!

Leioak itsasadarra dauka, ausar zaitez gehiago ezagutzera!

Facebook
Twitter