Eskuinaldeko ertzean, Nerbioi itsasadarrean, landa-gune txiki bat garatu zen, San Juan Bataiatzailearen elizatea protagonista zuena. Gune txiki horrek aurrera egin zuen, bilakaera garrantzitsua izanik, eta azkenean, gaur egunez ezagutzen dugun honetan bilakatu zen, gure Leioa maitean.

Itsasadarrera beti begira egon den begiratoki eta leiho handia izan da gure herria. Industria oso baten hazkuntza ikusi du itsasadarrak, udalerriaren garapen ekonomikoan lagundu duena. Enpresa handi eta sendoak, “La Vidriera”, “La Camera Española”, “Compañía de Alcoholes” edo “La Delta Española” bezalakoak, Lamiako auzoan ezarri ziren, eta Leioaren hazkuntza demografikoan izugarrizko garrantzia izan zuten.

Ertz honetatik atera gabe, Bizkaiak Athletic Club-en jaiotza ezagutu zuen: Klubak inguru honetan jokatu zituen bere lehen partidak, Leioako itsasadarraren ondoan. Gune honek lehen eskutik bizi izan zuen industrializazioa, eta paisaia aldaketaren lekuko izan zen: betiko baserriek lekua utzi zieten langileen etxebizitzei, fabrika berrien inguruan eraikiak.

Hala ere, XXI. mendean sartu gara eta badirudi itsasadarra ezezagun handia dugula Leioan. Horrexegatik, hain zuzen ere, beharrezko ikusi dugu gure itsasadarrari ikuspegi berria ematea, eskerrak emanez, historian zehar, egin digun ekarpenagatik.

“Leioa Itsasadarretik” egitasmoaren helburu nagusia da, Leioa barruan, itsasadarrak duen paper protagonista ezagutzera ematea eta zabaltzea.

Leioaztarrei irekitako argazki lehiaketa, itsasadarra gai nagusi duena. Lehiaketan parte hartzeko, kontsultatu webgune honetan aurkitu ahal dituzun oinarriak. Gainera, partaide guztien argazkiak ikusteko aukera izango duzu.

Horrez gain, 2016ko lehen hiruhilekorako, jarduera batzuk dauzkagu programatuta, hala nola, historia, ondare edo bioaniztasuneko adituen hitzaldi-zikloa. Adin guztietarako aisialdiko jarduerak bilduko dituen jardunaldi berezia ere izango dugu, giro onean, herritar guztiei zabalik eta gastronomia protagonista nagusi izanik. Bestalde, Leioari buruzko atzera begirako argazki erakusketa izango da, baita gazteentzako jarduerak ere, hala nola, tailerrak edo arrantza-jardunaldi herrikoiak. Jardueren egutegia kontsultatzeko eta informazio zehatzagoa eskuratzeko, dagokion atalean sartu.

Lehiaketara aurkezten diren argazki guztien artean, epaimahaiak hiru onenak hautatuko ditu,

500 € – Lehen saria.
350 € – Bigarren saria.
150 € – Hirugarren saria.

Bestalde, partaide guztiek aukera izango dute itsasadarretik itsasontzi-paseo zirraragarriaz gozatzeko.

“Leioa Itsasadarretik” argazki lehiaketa
Abenduaren 29tik apirilaren 31ra.

www.leioaitsasadarretik.info
www.leioadesdelaria.info