Itsasadarra protagonista izango da argazki lehiaketa baten eta beste hainbat ekintzetan

Leioako Udalak, Portu Fundazioaren laguntzarekin, ‘Leioa Itsasadarretik’ izeneko argazki lehiaketa antolatuko du Leioarentzat itsasadarrak duen garrantzia nabarmentzeko asmoarekin. ‘Leioa Itsasadarretik’ argazki lehiaketak itsasadarra izango du protagonista nagusia, lehiaketa irekia izango da eta batez ere leioaztarrei zuzendutakoa. Lehiaketa honetaz gain, hainbat ekintza osagarri izango dira honen inguruan partaidetza sustatzeko. Berezko web gunea izango du lehiaketak, bertan […]

Argazki artxiboa

Oraindik orain egin da Leioako Argazki Artxiboaren sistematizazioa. Leioako eta bertako biztanleen antzinako eta oraingo irudiak berreskuratu, kontserbatu eta zabaltzeko sortu zen. Leioako enpresa, erakunde eta, batez ere, biztanleek utzitako 10.000 irudi baino gehiago ditu. Azken urteotan gure udalerria asko aldatu da eta etengabe aldatzen jarraitzen du. Horregatik artxibo hau gero eta handiagoa izan dadin […]