“Leioa Itsasadarretik” argazki lehiaketak bide erdia egin du

Oraindik, bi hilabete falta dira epea amaitzeko, baina orain arte, itsasadarraren gaineko ezagutza sustatzeko Leioako Udalak abian jarri duen argazki lehiaketa oso partaidetza arrakastatsua izaten ari da. Proiektu honek, Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioaren lankidetzarekin egina, www.leioaitsasadarretik.info webgunea dauka, eta bertan, lehiaketari buruzko informazio guztia kontsulta daiteke eta orain arte parte hartu duten argazkien galeriaz […]