Argazki artxiboa

Oraindik orain egin da Leioako Argazki Artxiboaren sistematizazioa. Leioako eta bertako biztanleen antzinako eta oraingo irudiak berreskuratu, kontserbatu eta zabaltzeko sortu zen. Leioako enpresa, erakunde eta, batez ere, biztanleek utzitako 10.000 irudi baino gehiago ditu.

Azken urteotan gure udalerria asko aldatu da eta etengabe aldatzen jarraitzen du. Horregatik artxibo hau gero eta handiagoa izan dadin eta hemendik urte batzuetara gure oroimen historikoa galdu dugulako damututa egon ez gaitezen, guztiei laguntza eskatzen diegu.

Bila ezazu zure kutxa eta albumetan gure historiaren zati diren argazki horiek eta utzi guk ere ikusten.

Zure argazki zaharrak uzteko, Kultur Leioara joan zaitezke edo 946 072 578 telefono zenbakira deitu dezakezu. Era berean, artxiboari buruzko kontsultak ere egin ditzakezu edo dauden argazkien kopiak eska ditzakezu.

Facebook
Twitter