2016az geroztik, Leioa Itsasadarretik hainbat jarduera egiten ari da Leioako itsasadarrari balioa emateko. Urte hauetan zehar, itsasontziz egindako ibilaldiak jarduera ezagunenetako bat bihurtu dira, esperientzia atsegin batez gozatu ahal izan duten ehunka auzokiderekin. Edizio honetarako, maiatzean eta ekainean, guztira hiru ibilaldi antolatu dira itsasontziz, Getxoko kirol-portuko pantalanetik Bilboko Areatzaraino, joan-etorriko ibilbide batean. Beste batzuetan bezala, itsasontziak 80 pertsonako edukiera du eta bidaian zehar paisaia, hirigintza edo biodibertsitatea izango dira itsasadarrak eskainiko di zkigun erakargarrietako batzuk. Ibilaldi horietan edertasunez betetako txoko berriak aurkituko ditugu, gure ingurunea eta ondarea kontserbatzearen garrantzia ulertzen lagunduko digutenak.