Badaukagu aurtengo kartela!
Mimo handiz egin duen kartelak oso ondo isaltzen du zer izango den hurrengo asteazkeneko ekimenak ekarriko diguna. Gabon partean eta familiarekin goiz alai eta koloretsu batez disfrutatu ahal izango dugu. Photocall-a, musika, dohaineko janaria… badirudi itsas animaliren bat ere pasatu daitekela!
Jaia Aldapa Anfiteatroan izango da abenduak 27an, goizeko 11etatik arratsaldeko 15retara arte. Bertan, mota guztitako publikorako goiz patsadatxu eta familiar batez disfrutatu ahal izango dugu. Musika, puzgarriak, food truck-en eskaintza gastronomikoa eta txikientzako ariketa anitzak izango ditugu.
Gainera, ez ahaztu jai herrikoiaren ospakizunean bertan “Leioa Itsasadarretik” edizio honetako izarra izango den ekitaldira apuntatzeko aukera izango duzula: “Txinbito” txalupa mitikoan txango gidatua.
Badakizu informazio gehiago duzula gure webgunean eta Facebook, Instagram eta Twitterren. Ez ezazu zalantzarik eduki edozer gauza galdetzearren!