Hitzaldia: “Bilboko Itsasadarraren pizkundea”, Javier Franco doktorearekin.

Gaia: “Bilboko Itsasadarraren pizkundea” Maiatzak 6 / 19:30h. / Kultur Leioa – 4. solairua Hizlaria: Javier Franco doktorea (Biologia zientzietan lizentziaduna, EHU/UPVn. Itsasoko Ingurumen Kudeaketarako Sailaren koordinatzailea AZTI-Tecnaliako Itsasoko Ikerketa Unitatean). Nerbioiko estuarioa, Bilboko Itsasadar izenez ezaguna, kantabriar isurialdeko estuariorik handienetarikoa izan zen, baita habitat aniztasun handienetarikoa ere. Mendeak dira degradazio larria pairatzen hasi zenetik, […]

“Errekan bizitza taupadaka dago” Iñaki Saiz-en hitzaldia

Datorren apirilaren 29an Iñaki Saizek (UPV/EHUko zoologian Katedraduna) eskeiniko duen hitzaldian, errekan bizitza taupadaka dagoela ohartuko gara. Azken hamarkadetan Nerbioi errekako biologiak bizi izan duen berreskuraketa ezagutuko dugu. ‘Leioa Itsasadarretik’ programaren barruan kokatutako hitzaldia dugu hau. Munduko estuario gutxik Nerbioi errekak izan duen berreskuraketaren antzeko berreskuraketa biologikoa erakutsi dezakete. Ikuspuntu biologikotik aztertuta, errekaren ezaugarririk nabarmenetako […]

1. Argazki Lehiaketa

Nerbioi ibaiaren itsasadarra izan zuen protagonista argazki-lehiaketa. Jende askok parte hartu zuen, 180 argazki baino gehiago aurkeztu baitziren. Lehiaketako argazki guztiek gai bera izan zuten: Ibaizabalen itsasadarra. Horrela, parte-hartzaile bakoitzak bere begirada eta ikuspegia eman zituen. Lehiaketa amaitu ondoren, argazki guztiak ikusi ahal izan genituen Leioako udalerrian. Esperientzia paregabea izan zen, eta beste ikuspegi batetik […]