Datorren apirilaren 29an Iñaki Saizek (UPV/EHUko zoologian Katedraduna) eskeiniko duen hitzaldian, errekan bizitza taupadaka dagoela ohartuko gara. Azken hamarkadetan Nerbioi errekako biologiak bizi izan duen berreskuraketa ezagutuko dugu. ‘Leioa Itsasadarretik’ programaren barruan kokatutako hitzaldia dugu hau.
Munduko estuario gutxik Nerbioi errekak izan duen berreskuraketaren antzeko berreskuraketa biologikoa erakutsi dezakete. Ikuspuntu biologikotik aztertuta, errekaren ezaugarririk nabarmenetako bat bizitzarik gabeko mundutik bizitza taupadaka dagoen mundura igaraotzea da. Hiritar asko erreka ertzeetara hurbiltzen da birsorkuntza horren adierazle diren arrain, txori eta bestelako animalien aniztasuna handitzen ari dela egiaztatuz. HItzaldi honen bitartez bertako faunak ekosistemen kalitate biologikoa aztertzeko berezko balioaren garrantzia azpimarratzen da.
Hitzaldia zehar, XIX. mendetik gaur egunera arteko Nerbioi errekaren historian zehar murgilduko gara.Errekako bizitzaren bilakaera ezagutzeko aukera izango dugu, bertan arrain mota ugari ikus zitekeen garaitik hasita. Geroago, XX. mendeko 60. eta 70. hamarkadeetan industriaren garapena izan zela medio, errekako bizitza guztiz desagertu zen kutsaduraren ondorioz.