Hitzaldia: “Bilboko Itsasadarraren pizkundea”, Javier Franco doktorearekin.

Gaia: “Bilboko Itsasadarraren pizkundea”

Maiatzak 6 / 19:30h. / Kultur Leioa – 4. solairua

Hizlaria: Javier Franco doktorea (Biologia zientzietan lizentziaduna, EHU/UPVn. Itsasoko Ingurumen Kudeaketarako Sailaren koordinatzailea AZTI-Tecnaliako Itsasoko Ikerketa Unitatean).

Nerbioiko estuarioa, Bilboko Itsasadar izenez ezaguna, kantabriar isurialdeko estuariorik handienetarikoa izan zen, baita habitat aniztasun handienetarikoa ere.

Mendeak dira degradazio larria pairatzen hasi zenetik, batez ere, itsasertzeko gizaki egonleku ugariengatik, eta garbitu gabe, denboran zehar, isuritako kutsadurarengatik. 1979an, Saneamendu Plana onartu zen eskualde osorako, eta 1990ean, urak garbitzeko prozesuari ekin zitzaion. 80. hamarkadaren bukaeratik egindako jarraipen azterketek sistema partzialki berreskuratu dela esaten dute. Hitzaldi honetan, sistema honen funtzionamenduaren aspektu batzuk eta hori ikertzeko metodoak azalduko dira. Gainera, eta batez ere, degradatutako sistemak berreskuratzeko ikasi diren lezio batzuk aurkeztuko dira eta eztabaidarako gaiak proposatuko dira.

Izan ere, Bilboko Itsasadarraren Saneamendurako Osoko Planaren ondoriorik garrantzitsuena oxigeno maila normalak berreskuratzea izan da. 90. hamarkadaren hasieran, %40 edo hortik beherako saturazio balioak neurtzen ziren, eta orain, %90eko balioetara igaro gara. Gaur egun, estuarioan, ez dago oxigenatze arazorik duen gunerik.

Modu berean, sedimentuak duela 30 urte baino garbiago daude, eta beraz, komunitate biologikoak hazi ahal izan dira sistema osoan zehar. Bilboko barne zonaldetik Abraraino, 60 arrain espezie baino gehiago dago (mihi-arraina, zarboa, muxarra, txabalua, korrokoia, lupia, barbarina, txitxarroa, aingira…), eta ehunka animalia eta alga espezie, sedimentu eta arroka substratuetan bizi direnak.

Facebook
Twitter