“Leioa Itsasadarretik” argazki lehiaketak bide erdia egin du

Oraindik, bi hilabete falta dira epea amaitzeko, baina orain arte, itsasadarraren gaineko ezagutza sustatzeko Leioako Udalak abian jarri duen argazki lehiaketa oso partaidetza arrakastatsua izaten ari da.

Proiektu honek, Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioaren lankidetzarekin egina, www.leioaitsasadarretik.info webgunea dauka, eta bertan, lehiaketari buruzko informazio guztia kontsulta daiteke eta orain arte parte hartu duten argazkien galeriaz gozatu. Epea amaitzerakoan, epaimahaiak baloratuko ditu argazkiak eta ebatziko ditu diru-sarien irabazleak.   Gainera, herritarrek eguneroko albiste guztiak ere jarrai ditzakete sare sozialetako kanalen bitartez, baita horiekin komunikatu eta edukiak aurkitu ere.

Ezbairik gabe, argazki lehiaketa bere funtzioa betetzen ari da, hau da, auzotar asko itsasadarrera hurbiltzea, Leioatik atera gabe, eta bide batez, argazkirik pertsonalenak ateratzen ari dira. Aukera bat da, baita ere, txoko berriak aurkitzeko, orain arte, ezkutuan egon direnak askorentzat.

Facebook
Twitter