Leioa Itsasadarretik badago prest abenduan gure itsasadarra zeharkatzeko!

Leioa Itsasadarretik ekimena antolatzen duen txangoa bueltatu da. Argi dago zuekin ondo pasatzeari ezin diogula utzi.
2017ren abenduaren 30ean Aldapa antzerkian ospatutako festa hain arrakasta ona izan zuen non auzokoek irteetarako edukiera izugarri gainditu zuten. Hori guztia dela eta, Leioa Itsasadarretik irteera polit honetaz gozatzeko aukera izan ez zuten guraso eta semeentzat beste txangoa antolatzea erabaki du hurrengo abenduaren 16an “Bilboat”-en ontziratuta. Noski, Javier Francorekin batera, biólogo profesionala, Itsasdarraren garrantzia zertan datzan ezagutzeko. Aukera bikaina igandea hoberen hasteko eta aurtengo urte izugarriari agur esateko.

Bertan, gurasoek eta seme-alabek, Javier Francoren esku, doktorea biologian eta AZTIko Itsas Ikerketa Unitatean aritzen dena, geure Itsasasdarra nolakoa den eta zeintzuk izan diren berreskuratzeko prozesuak eta sekretuak azken hamarkadetan ezagutu ahal izango dituzte. Are gehiago, bertatik ikus daitezen paisaia politak liluratzekoak dira.

Honekin guztiarekin, ontziratzea Getxoko Kirol Portuko pantalanan izango da goizeko 11:00etan. Ibilbidea bi ordu iraungo ditu, gutxi gorabehera. Bertan hasi eta Bilboko Udaletxeraino helduko da Txinbito, non, gero, buelta emango duen jatorrizko lekura abiatzeko. Kontuan hartu, badazpada, NAN jasota hogei minutu lehenago etortzeko gomendatzen dugula.

Hurrengo egunetan Leioa Itsasadarretik apuntatutako pertsona guztiekin kontaktuan jarriko da nortzuk etorriko diren konfirmatzeko.

Badakizu informazio gehiago daukazuela gure webgunean. Baita gure sare sozialetan Facebook, Instagram eta Twitter.
Ez izan inolako zalantzarik edozein gauza galdetzeko, poz-pozik erantzungo dizuegu.

Leioak itsasadarra badu, ausar zaitez gehiago ezagutzera!

Leioak badauka itsasadarra! Ausartuko zara ezagutzera?