Leioa Itsasadarretik badago prest azaroan gure itsasadarra zeharkatzeko

Leioa Itsasadarretik ekimenak antolatzen duen txangoa bueltatu da hurrengo azaroaren 17an eta 24an. Argi dago zuekin ondo pasatzeari ezin diogula utzi.

Otsailaren 27an Aldapa antzerkian ospatutako festa hain arrakasta ona izan zuen non auzokoek irteetarako edukiera izugarri gainditu zuten. Hori dela eta, Leioa Itsasadarretik inoiz baino gogo gehiagorekin bueltatzen da Leioako auzokoeekin gure itsasadarra zeharkatzera. Aukera bikaina igandea hoberen hasteko eta udazkenera ongietorria emateko.

Adin guztietako guraso eta semeentzako irteera, non gure itsasadarra eta bere ingurunea ezagutzeko aukera izango duten. Lehenengoa azoroaren 17an ospatuko da eta librea izango da. Bigarrena, aldiz, azaroaren 24an egingo da eta tripulazioa Javier Francok, doktorea biologian, osatuko du.

Honek, AZTIko Itsas Ikerketa Unitatean aritzen dena, geure Itsasasdarra nolakoa den eta zeintzuk izan diren berreskuratzeko prozesuak kontatuko digu. Eta ez hori bakarrik, gure itsasadarrak izan dituen sekretuak azken hamarkadetan ezagutu ahal izango dituzue. Gainera, bertatik ikus daitezen paisaia politak liluratzekoak dira.

Pasa diren irteeratan bezala, 27an, Aldapa Anfiteatroan ospatutako Jai Herrikoan apuntatu zen jendearekin kontaktuan jarriko da ordenez eta edukiera bete arte.

Honekin guztiarekin, ontziratzea Getxoko Kirol Portuko pantalanan izango da goizeko 11:00etan. Ibilbidea bi ordu iraungo ditu, gutxi gorabehera. Bertan hasi eta Bilboko Udaletxeraino helduko da Bilboat, non, gero, buelta emango duen jatorrizko lekura abiatzeko. Kontuan hartu, badazpada, NAN jasota hogei minutu lehenago etortzeko gomendatzen dugula.

Hurrengo egunetan Leioa Itsasadarretik apuntatutako pertsona guztiekin kontaktuan jarriko da nortzuk etorriko diren konfirmatzeko.

Badakizue informazio gehiago daukazuela gure webgunean. Baita gure sare sozialetan Facebook, Instagram eta Twitter.

Ez izan inolako zalantzarik edozein gauza galdetzeko, poz-pozik erantzungo dizuegu.

Leioak itsasadarra badu, ausar zaitez gehiago ezagutzera!

Leioak badauka itsasadarra! Ausartuko zara ezagutzera?