Datorren igandean, abenduak 18, Lamiakoko Juan Ajuriagerra plazan Leioa Itsadarretik jai herrikoiaren edizio berri bat ospatuko da. Gainera, bertaratutakoek izena eman ahal izango dute martxoan Itsasadarretik egingo den ibilaldi batean parte hartzeko.
Festa herrikoia Lamiakoko Ajuriagerra plazan izango da, 11:00etatik 15:00etara. Bertan, familiarteko egun batez gozatu ahal izango dugu. Mota guztietako ikusleentzako lekua egongo da, musika, puzgarriak, U-Lovers & Mafaldo food truck eskaintza gastronomikoa eta familiako txikienentzako hainbat jarduera eskainiz.
Igandeko festara doazenek izena emateko aukera izango dute itsasadarrean zehar itsasontziz esperientzia bat izateko. Martxoan BIlboat ontzian egingo den ibilaldi bat da. Bertan, jakitunek Itsasadarrean bizi diren espezieak eta bertan ezkutatzen diren xehetasunak eta sekretuak azaltzen dituzte. Eskaera bakoitzak 3 plaza izango ditu gehienez, edukiera agortu arte.
Ekimen hau eta programatutako jarduerak hurbilagotik ezagutzeko, webgunean (www.leioaitsasadarretik.info) eta sare sozialetan (Facebook, Instagram) sartzera gonbidatzen zaitugu.