Ontziratu zaitez gurekin Leioako Itsasadarra ezagutzera!

Ontziratu zaitez gurekin Leioako Itsasadarra ezagutzera!

Ez zitzaigun falta behar “Leioa Itsasadarretik” ekimeneko egun dibertigarri eta aberastsgarrienetako bat. Hainbeste arrakasta izan zuen pasa den urtean txalupan egin genuen txangoak, zeinetan familiek eta mota guztietako bertaratuek haien itsasadarrarenganako kuriositatea asetu zuten, edizio honetan ezin genuela egin gabe utzi.

Urte honetan, txalupan egiten dugun txangoa Urtarrilak 14ean egingo da, ingande, “Txinbito” txalupa mitikoan eta ontziratzea Getxoko kirol portuan egingo da 11:30etan. Bidaiean Javier Francok, lagunduko gaitu, Biologian Doktorea eta AZTIko Itsas Ikerketa Unitatekoa, gida lanak egingo ditu eta azkenengo hamarkadetako itsasadarrak izan duen berreskurapena azalduko digu. Oso maila goreneko profesionala, pasa den urtean ere gurekin egon zena eta itsasadarreko sekretu izkutu eta interesgarrienak era atsegin, dibertigarri eta publiko guztientzako deskubrituko dizkiguna.

Hogei minutuko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen dugu, eta identitate txartela soinean eramatea. Izan ere, etortze baieztapena eskatuko bada ere, edukiera mugatua da. Ibilbidea Getxoko kirol portuan hasi eta Bilbora arte helduko da, gero hasiera puntura bueltatzeko gutxi gora behera bi ordu iraungo dituen txangoan.

Apuntatzeko era oso erreza da: txangoa dohainekoa izango baita eta edade guztietara zuzendua, nahiz eta 12 urtetik beherakoek pertsona heldu baten laguntza beharko duten. leioaitsasadarretik@gmail.com mailaren bitartez egin dezakezu, zure izen abizenak, NANa, telefonoa eta posta elektronikoa Urtarrilaren 10a baino lehenago helaraziz. Abenduaren 30ean Aldapa Anfiteatroan ospatzen dugun “Leioa Itsasadarretik” jai herrikoiean ere apuntatzeko aukera izango duzu.

Eta badakizu, ekimen honen inguruan eta programatutako ekitaldien inguruan gehiago jakiteko, webgunean eta ekimenaren Facebook, Instagram eta Twitterrean kontsultatu dezakezula.

Leioak itsasadarra dauka eta “Txinbito”an ontziratuta zeharkatuko dugu!

“Leioa Itsasadarretik” txangoa txalupan.Urtarrilak 14, 11:30etan, Getxoko Kirol Portuko pantalanean.

Facebook
Twitter